2011/09/14

Proiektuaren txostena

Proiektu teknologiko batean fase zehatz batzuk jarraitu behar dira. Horien artean dokumentatzea da garrantzitsuenetariko bat. Hona hemen txostena egiteko jarraibideak:


1. AZALA
Proiektuaren izenburua eta egileen izenak agertuko dira. Marrazkia edo irudi bat sartzea ere idei ona da.

2. AURKIBIDEA
Txostenaren atal bakoitza zein orrialde zenbakian hasten den adierazten du.

3. PROIEKTUAREN DEFINIZIOA
Eskatzen dena azaldu behar da. Normalean irakasleak emandako baldintzak eta betebeharrak dira.


4. INFORMAZIO BILKETA
Hasiera batean bilatutako informazioaren laburpena da. Aldizkarietan, liburuetan edo web orrialdetan. Irudiak, testuak, etab... apuntatu behar dituzue (ideiak, gidak, …)

 5. HASIERAKO PROPOSAMENAK
Informazioa bilatu ondoren bururatzen zaizkuzun idei guztiak hemen deskribatu, nahiz eta oraindik ez jakin nola burutu daitezke. (bozetoak egitea oso erabilgarria da atal honetan)

6. IDEIAREN DESKRIBAPENAIdei guztien artean bat aukeratu behar da eta hori garatu. Ahalik eta hoberen zehaztu nolakoa den, zein atal dituen, nola funtzionatuko duen, etab...Bestalde bozetoak (perspektiba desberdinetatik) eta neurriak zehaztu behar dira. Proiektua zirkuitu elektrikoak izatekotan eskema ipini behar da!

7. PLANIFIKAZIOA
Alde batetik behar ditugun materialak, tresnak eta erremintak zehaztu behar ditugu. Bestetik, taldekideen artean nola banatuko dugun lana planifikatu behar dugu. Bakoitzak zer egingo duen eta zenbat denboran zehaztu. Garrantzitsua da beti zeregina bat edukitzea eta gauzak ordenean egitea, denbora ez galtzeko.

8. ERAIKUNTZA (lan orria)
Hemen pausoz pauso egunero egindakoa idatzi behar dugu. Horretarako, klase bakoitzean egun horretan egindakoa apuntatuko dugu.

Garrantzitsua: hasierako diseinua aldatzen badugu hemen ipini behar dugu baita, arrazoiak eta egindakoak aipatuz.

9. EBALUAKETA
 Azkeneko pausua da. Hasieran planteatutakoa betetzen den ala ez frogatu behar dugu. Irakasleak ipinitako baldintza guztiak bete behar dira.
Taldearen iritzia ere jaso behar da hemen (egindako lana, antolakuntza, ikasitakoak....)


Bestalde, txostenak eduki beharrekoa:
- Orrialde zenbakiak
- Goiburuko lerroak : ikasgaiaren izena, proiektuaren izena, ikasleen izena, maila



Eredu bat deskargatzeko egin klik hemen.

No comments:

Post a Comment